“Puerto”k ez du amaierarik

EufemianoFrantziarrak ez daude Puerto operazioa edonola albo batera uzteko gertu. Le Monde egunkariak atzoko alean kaleratutakoaren arabera, Bartzelona, Real Madrid, Betis eta Valentzia futbol taldeetako jokalariak Eufemiano Fuentes mediku ospetsuaren eskuetatik pasa omen ziren. Datuok 2005-2006ko denboraldiari dagozkionak omen dira.

Dirudienez egunkari honetako langileak Kanariar irletan Eufemianok duen bere egoitza nagusian aurkitzen diren dokumentuetan oinarritzen da notizia berri hau. Guardia Zibilak informazio hau ez edukitzearen arrazoi nagusia egoitza hau arakatu gabe utzi dutela da.

Operazioa abian jarri zenetik jakinarazi zen ez zeudela txirrindulariak soilik saltsa honetan nahastuta, beste hainbat kirolari ere bai. Continue reading ““Puerto”k ez du amaierarik”

Osatarrek eguraldia ere kontra

Unai eta VinoJakindo duzuen bezala, puerto affair-a albo batera uztearen erabakia hartu ostean, inplikatutako txirrindulariek hurrengo urteari begira prestakuntza lanetan hasiak dira. Txirrindulari horien artean Osa anaiak aurkitzen dira. Bazirudien bi anaiek txirrindularitza uzteko erabakia har zezaketela, baina azkenean jarraitzea erabaki zuten.

Aurtengo urte honetan Liberty taldea dopajearen zentru bilakatu da eta iaz taldez aldatu ostean, bete betean harrapatu zituen Osa anaiak zorigaiztoko iskanbila honek. Continue reading “Osatarrek eguraldia ere kontra”