Espainiako Itzulirik Euskal Herritik ez, mesedez

Badakit gaia pare bat aste ingurukoa dela, baina gogo bizia nuen honetaz aritzeko eta denboraz justu bizi garen honetan, ez zait posible izan lehenago idaztea.

Orain hilabete batzuk adierazten nizuen nola Carmelo Barrio popularrak EspainiakoVuelta 2006 Itzuliaren etaparen bat Euskal Herrian amaitzeko eskaria gauzatu nahi zuela Gasteizko legebiltzarrean. Eta hori izan da hain juxtu orain bi aste eztabaidatu zena eta onartu ez zena.

Ez onartzeko arrazoi nagusiak aurreko artikuluan azaldutakoa zen: Carmelok eta bere alderdiak politika eta kirola nahastu nahi izatea, beti ere beraien intereserako noski.

Nik neuk ere ez dut nahi Espainiako Itzulia Euskal Herrian izaterik nahi. Eta ez diot lurraldetasun ikuspegitik, kirol ikuspegitik baizik. Beharbada hau irakurrita harritu egingo zineten, baina seguru laster ulertuko duzuela.

Unipublic-ek antolatzen duen lasterketan gainontzekoetan bezala automatikoki parte hartzen duten taldeak eta gonbidatuak daude. Jakingo duzuen bezala aurtengoan zalantzak izan ziren ia Kaiku gonbidatua izango zen ala ez. Azkenean ezagutzen ez ditugun interesak tarteko, Kaikuren ordez Relax taldea izan zen gonbidatua. Hori guztia berria argitaratu zenerako Kaikuk lau etapa garaipen eskuratuta zituela: Valentziako Komunitateko itzuliko etapa bat, Errioxako itzuliko beste bat eta Asturiaskoan bi.

Dakizuen bezala Kaiku txirrindulari taldea eta Kaiku enpresaren arteko akordioak denboraldi honen amaiera arte zuten adostua kontratua. Iazkoa baino denboraldi hobea egin du taldeak eta beste babesleren bat topatzen saiatu bada ere, ezinezkoa izan zaio. Beraz, euskal taldea deuseztatua izan da.

Baina zergatik ez zen Kaiku Espainiako Itzulira gonbidatua izan? Relaxek baino meritu gehiago egin zituen, hori begi bistakoa izan da. Euskal taldea delako? Hau guztia kontuan izanda, nire ustez Unipublicek zerikusi handia izan du Kaiku taldearen etorkizuna erabakitzerako garaian. Hori dela, nik nahiago dut Espainiako Itzulia Euskal Herritik ez pasatzea. Hau bai dela nahikoa arrazoi Espainiako Itzuliaren aurka izateko, bai horixe!!

Euskal txirrindulariak: fitxaketak, beraien egoera…

EuskadiBerri honekin euskal herritarrak diren txirrindularien egoeraren berri eman nahi genuke. Zeresan handiena eman duena Iban Mayoren fitxaketa izan da baina tropelean txirrindulari euskaldun mordoa dabil. Guk prentsan azaldutako informazioa eta gertuko txirrindulariena bakarrik dakigunez, zuen laguntza eskertuko genuke hutsak daudenen informazioa jasotzeko. Adibidez, Orbea taldeak datorren urtean ze txirrindulari izango dituen gustura jakin nahi genuke. Kaiku taldeko zuzendari ohia ere babesle bila dabil baina jada etsipenaren atarian dago.

Ondorioz, zerrendan oraindik aldaketa batzuk izango direlakoan gara. Ea zenbat euskal herritar ditugun 2007an tropelean. Ikus dezakezuen bezala txirrindulari asko dugu talderik gabe. Ea zortea duten eta talderen batean lekua egiten dioten. Oraingoz, hau da datorren urterako guztien egoera, guk daukagun informazioaren arabera (taldez aldatu dutenak beltzez):

Continue reading “Euskal txirrindulariak: fitxaketak, beraien egoera…”

Aireportu, itsas portu eta bestelakoak

Bilboko portuaSpanair konpainiak Hondarribiako aireportutik hegaldiak jarri ditu abian Iberiaren Air Nostrum konpainiaren eskaintza handituz.

Itsasoak, berriz, ez dio asko lagundu gure Unai Basurko itsasgizonari. Bost itsasoetako lasterketan Getxoko itsas portura itzuli beharrean izan zen gure ordezkaria itsaso zakarrak eragindako kalteak zirela eta.

Egia esan, ordea, portu hauen inguruko berriak interesgarri baderitzot ere, aspaldi isilean izan den bestelako Portu batetaz hitz egin nahiko nuke: ‘puerto’ operazioaz. Continue reading “Aireportu, itsas portu eta bestelakoak”