Zer nahi ote du?

Gure etxeko taldea datorren urterako taldea zehazten ari dela kontu jakina da. Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Amets Txurruka eta Aitor Galdos fitxatu dituzte eta talde sendoa osatzeko lanetan ari dira. Fitxaketa onak dira nire ustez, nahiz eta laurak ere ez izan oso garaileak. Orain arte. Talde sendo batek, ordea, liderra behar du, irabazle bat behar […]

Adi! Txirrindulari batzuk ez doaz Vueltara

Urteroko kontua da baina badaezpada abisatzea erabaki dugu. Gure zerrenda inoiz ez da aldatua izango argitaratzen den unetik. Gainera zerrenda lehenbailehen argitaratu nahi izaten dugunez oraindik zein txirrindularik parte hartuko duten jakin gabe egin behar izaten dugu zerrenda eta baita multzoak ere. Laguntza moduan azkenean joateko asmorik ez dutenak gorriz jartzen ditugu baina egun batetik […]

Espainiako Vueltako lehiaketa martxan

Duela ordu batzuk jarri dugu martxan jada ezaguna duzuen Tropela lehiaketa. Arauak orain arteko berak. Espainiako Vuelta abuztuko azken asteburuan hasiko da, larunbatean, baina Tropelako lehiaketan izena emateko epea igandeko etapa, 2. etapa hasi arte luzatu da, lehen etapa taldekako erlojupeko labur bat baita. Hori dela eta lehen etapa honek ez du punturik banatuko. Beraz, […]

Gorosperen amaiera Euskaltel-Euskadin

Atzo plazaratu zuen taldeko zuzendaritzak berria prentsa ohar baten bidez. Julian Gorospe hamar urteren ostean taldeko egituretatik kanpo geratuko da urte amaieran. Jakina zen Igor Glez. Galdeano taldera etorri zenetik Gorospe eta bien arteko harremana ez zela onena. Pentsa liteke hori izan dela erabaki hau aurrera eramateko arrazoia, baina taldea berregituratzeko asmoa agertu du taldeak […]

Euskaltel-Euskadiren erakustaldia Urkiolan

Aspaldi ez genuen ikusten Euskaltel-Euskadi horrelako erakustaldirik ematen. 2003 eta 2004 urteetako garaiak ekarri zizkidan gogora. Egia da Urkiolako Igoera ez dela garai batekoa eta ProTour mailatik oso urrun dagoela baina zaletuak gozatzeko horrelako lasterketa batzuk irabaztea inoiz ez dator gaizki. Talde laranja proba irabazteko talde sendo batekin etorri zen eta aurkari gutxi izan arren […]

Euskal Herriko bigarren proba handia

Euskal Herriko Itzuliarekin batera Donostiako Klasika da hemen etxean jokatzen den beste proba nagusia. Bihar da egun handia eta urtero bezala txirrindulari on mordoska bat etorriko dira egun bakarreko proba honetan lehiatzera. Gainera, UCI-k iaz abian jarri zuen ProTour horretako lasterketa bat denez talde indartsu guztiak elkartuko dira bertan eta baita etxeko beste taldea ere, […]

Iban Mayorentzat Burgosko Itzulia

Azken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu. Aurten lortzen duen 3. garaipena du […]

Mayo garaile Burgosko etapa erreginean

Gaur amaituko da Burgosko Itzuliaren 28. edizioa eta itxura guztien arabera Iban Mayo izango da garaile atzoko etapa irabazi ostean. Neilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion […]

Kontraanalisiak Landisen positiboa konfirmatu du

Txirrindulari estatubatuarraren “B” analisiak aurreko analisiaren emaitzak konfirmatu ditu eta beraz, testosteronarekin emandako positiboa ofiziala da. Ondorioz, bi urtez ezingo du txirrindularitza probetan parte hartu eta badirudi, Frantziako Tourreko garaipena ere kendu egingo diotela. Hori horrela balitz, aurtengo Tourreko garailea Oscar Pereiro galiziarra genuke. Oscar Pereirok gaur 18:00tan prentsaurrekoa emango du kontraanilisien emaitzak baloratzeko eta […]

Sari banaketa ederra!

Gaur iluntzean egin da Zestoako bainuetxean sari banaketa eta jende dezente bildu gara. 36 sari genituen banatzeko eta irabazle gehienak horiek jasotzera hurbildu dira Zestoara. Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetariak eraman du sari banaketaren gidaritza eta sariak banatzen Iker Leonet (Caisse d’Epargne) oiartzuarra eta aurtengo Tourra bukatu berri duen Mikel Astarloza (Ag2r) izan dira. […]