Eneritz Iturriaga Espainiako erlojupekoko txapelduna

Eneritz erlojupekoanIazkoa errepikatuz Eneritz Iturriaga (Fassa Bortolo Top Girls) aurten ere Espainiako txapelketan erlojupean irabazita etxeratuko da. Denboraldi erdia osasun arazoekin ibili da baina Italiako Giroan txukun aritu ostean aurtengo bere lehen garaipena lortu du. Gainera nahiko erraz lortu duela esan genezake uneoro denborarik onenak markatuz joan baita eta azkenean minutu bateko aldea atera baitio bigarrenari.

Cristina Alcaldek egin duen lan bikaina ezin aipatu gabe utzi, nafarrak 4. postuan sailkatzea lortu baitu.

Beste euskaldunei dagokienez, Maria Gallastegi zazpigarrena izan da, Iosune Murillo eta Leire Olaberria 12 eta 13. postuetan geratu dira eta Agurtzane Elorriaga 18.a.

Txurruka eta Azanza Euskaltel-Euskadira

Amets TxurrukaEuskaltel-Euskadi taldea datorren urterako txirrindulariak lotzen hasi da. Gaur bertan Kaiku taldeko Jorge Azanza eta Barloworld taldeko Amets Txurrukaren fitxaketak itxita daudela adierazi dute. Bestalde, Gorka Verdugori beste bi urtez luzatu diote kontratua beraz, 2008ra arte etxeko taldean arituko da.

Ea etxeko talde laranjak fitxaketa (eta ez fitxategi) on batzuk egin eta taldea sendotzeko aukera duten, hor zehar, beste taldeetan sakabanatuta dauden euskal txirrindulariekin benetako talde indartsua egin baitaiteke. Hori bai litzatekeela benetako euskal selekzioa!!

Fitxaketak hasi dira. Ea zenbat datozen eta zenbat doazen. Gainera, gogoratu Haimar Zubeldia eta Iban Mayoren kontratuak ere aurten bukatzen direla. Samuel Sanchezek ere aurten bukatzen zuen baina luzatu zioten duela egun batzuk.

Tourrean positibo bat. Landis ote?

Tour2006 podiumaAtzo Tourreko kontroletako batean positibo bat egon zela adierazi zuten. Nik neuk txirrindulari “arrunt” batek emango zuela pentsatu eta ez nion garrantzia handiegirik eman. Gainera prentsa espainiarrak espainiarra ez zela esan zutenez, euskaldun batek ez zuela positibo hori eman pentsatu nuen.

Baina hara non, berria zabaltzen hasi da eta Danimarkako egunkari batean Floyd Landis-en izena agertu da susmagarri nagusi bezala. Badirudi azken egunetan parte hartu behar zuen kriteriumetara ez dela agertu eta gainera ezin dituztela lokalizatu. Egia ote da?

Oraingo honetan bai, txirrindularitza pikutara doa… Azken hiru itzuli handietako irabazleak doping kasuengatik kakaztuta… Iazko Vueltan Roberto Heras, Giroan Iban Basso (eta Gutierrez bigarrena) eta orain, Landisena Tourrean.

Oraindik ez da konfirmatu eta gainera kontranalisien zain egon beharko dugu baina… nik argi daukat. Informazio gehiago daukagunean emango dizuegu. Galdera honako hau da: Noiz jakingo dugu zein den aurtengo Tourreko irabazlea? Eta podiuma, argazkian dagoen bezala mantenduko al da?

Sari banaketa abuztuaren 3an, Zestoan

Relais TermalAurtengo Frantziako Tourra amaitu da eta honekin batera Tropela ere iritsi da helmugara. Irabazleak baditugu eta orain, irabazle hauei dagokien saria ematea besterik ez da geratzen. Sari banaketa, abuztuaren 3an, ostegunez, izango da eta iaz bezala, Zestoan, bertako bainuetxean izango da. Ekitaldiari hasiera 19:00tan emango zaio.

Aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetaria izango dugu eta berarekin batera hainbat euskal txirrindulari izango dira sariak banatzen. Hasteko, Tourrean izan diren txirrindulariei hitz bat edo beste egiteko aukera emango zaie. Ondoren, banan-banan 36 irabazleak beraiei dagokien saria jasotzera igoko dira eta irabazle guztien familia-argazkia atera ondoren Tropela Elkarteko lehendakariak emango dio bukaera ekitaldiari.

Ordu betean dena bukatuta izango da eta bukaeran, txirrindulariekin, antolatzaileekin, babesleekin edota kazetariekin solasean jarduteko aukera izango da luntx baten bidez.

Horretaz gain, beste sorpresa batzuk ere izango dira eta tropela.eus kamixetak ere erosi ahal izango dira.

OHARRAK:

  • Irabazle guztiek [email protected] helbidean konfirmatu behar dute beraien partaidetza.
  • Irabazleak ezin badu saria jaso bere ordezkoa zein izango den adierazi behar du [email protected] helbidean.
  • Inor ez bada saria jasotzera azaltzen irabazlea saririk gabe geratuko da.

Tropeleko irabazleen zerrenda

TropeleanAzkenean amaitu da aurtengo Tourra eta Tropelean ere badugu irabazlea: mcestafeta donostiarra. Podiumean berarekin batera TERETXAPELDUN legazpiarra eta tugalde azpeitiarra izango dira. Ikusten duzuen bezala aurten podium osoa gipuzkoarra izango da, baina beste sari batzuk araba eta bizkaira ere joan dira. Nafarrak eta iparraldekoek, berriz, ez dira oso ongi prestatu eta saririk gabe geratu dira.

Sailkapen orokorrean emakumeak nagusi izan dira. Maillot horia eta bigarren postua neskenak izan dira eta lehen zazpi sailkatuen artean Continue reading “Tropeleko irabazleen zerrenda”