Espainiako Itzulia Euskal Herrietako errepideetan?

Aste honetan jakingo zenuten bezala, Espainiako Itzuliko etapak egituratzerakoan Euskal Autonomi Erkidegoa kontutan hartzea eskatzeko iniziatiba plazaratu da. 1978iaz geroztik ez dira Espainiako Itzuliko etapetan Euskal Autonomi Erkidegoko errepideak gehituak izan, beraz, jada 28 urte izango lirateke. Nafarroakoak, aldiz, gehituak izan dira. Frantziako Tourrari dagokionez, ordea, orain hiru urte Baionan amaitu zen etapa izan da […]

Errioxako Itzulian Kaiku nagusi

Ostiralean hasi eta gaur bitartean jokatu den Errioxako Itzulian Ricardo Serrano Valladolideko txirrindularia izan da garaile eta Kaiku taldekako sailkapenean. Atzoko etapa garaipena lortu ostean, Serrano sailkapen nagusiko lidergoarekin abiatu da Logroñoruntz eta Kaiku taldearen lan handiari esker, itzulia bereganatzea lortu du. Kaikuren talde lana aipatu beharrekoa da, izan ere lasterketaren kontrola eramateaz gain, Karpets […]

UCIren buruhausteak

Azken urteetan Tom Boonen belgikarra marka guztiak hausten ari dela gauza jakina da, baina ba al zenekiten UCIren buruhauste handienetakoa ere bera dela? Une hauetan bertan, Quick Step, bere taldeko maillotaz gain, ortzadar maillota (iaz munduko txapelketa irabazi zuenaren adierazlea) eta ProTourreko liderraren maillot zuria ere berak eraman behar ditu soinean. Badirudi azken bi maillot […]

Euskaldunak bikain Belgikan

Flèche Wallonne proban atzo euskaldunek egin zuten lana aipagarria izan zen. Hasteko, eguneko ihesaldian, Jose Luis Arrieta (Ag2r) sartu zen eta hor ibili zen kilometro mordoska batean iheskide batekin. Bitartean indartsuenen pelotoian gutxi ziren erasotzera ausartzen zirenak eta horietako bat Koldo Gil nafarra (Saunier Duval) izan zen. Saiakera bat baino gehiago egin zituen gainera eta […]

CDak ere zaharkitzen

Asko gara MP3 erreproduzigailuak erabiltzen ditugunak musika entzuteko. Eta ez da harritzekoa, izan ere txikiagoak, arinagoak, bateria iraupen luzeagokoak eta prezioz egokiak baitira.Bada dirudienez, hau da arrazoia CDak apurka-apurka alboratzen uzteko. GOR diskoetxeko arduradunen esanetan, CDak hilak daude eta aurrerantzean beste era batetako salmentei ekin beharko zaiola. Hauen artean internet bidezko deskargak leudeke, Apple enpresak […]

Euskal Herriko Itzulia Gomez Marchanterentzat

Inor gutxik espero lezakeen emaitza batekin amaitu da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Gomez Marchanteren garaipena ezustekoen artean sartzeko modukoa dela esan daiteke, nahiz eta 6 egunetan, gizonik indartsuena ez dakit baina indartsuenetako bat dela erakutsi digun. Orain arte ez zuen erlojupekoetan larunbatean erakutsitako mailarik agertu baina beste zenbait txirrindularirekin gertatu izan ohi den bezala, duen […]

2006ko Euskal Herriko Itzulia ere amaitu da

Tropela Elkarteak landutako webgune honetan, aurtengo Euskal Herriko Itzulia antolatzeko erabakia hartu genuen. Izan dugun partehartzaile kopurua kontutan izanda, esan beharra dago antolatzeaz ez garela damutzen. Lehiaketa honetan zarauztarrak eta azkoitiar bat izan ditugu podiumean: garailea eneko, bigarren txarli1 eta hirugarren HARITZ. Gustatuko litzaiguke sariren bat ematea bai aurreko postuetan amaitu dutenei baita parte hartu […]

6. etapa: Zalla – Zalla

Iritsi da aurtengo edizioko garailea ezagutzeko ordua! Hasera batetik pentsatze zen moduan azken eguneko erlojupekoa izango da bai irabazlea, bai podioa bereiziko duen etapa. Aurtengo erlojupekoa gainera azken urteetako luzeena dugu. UCIk egun berean bi sektore egitea debekatu zuenez, erlojupekoarentzat egun oso bat gelditu zen eta horrekin batera bere luzera ere handiagoa izango dugu. Eztabaidatzeko […]

5. etapa: Gasteiz – Zalla

Ari da Euskal Herriko Itzuliaren amaiera iristen eta oraindik ez dago batere argi zein izango diren podiumean izango diren txirrindulariak. Denbora tarte oso txikiak dira aurrenekoen artean eta behin honez gero larunbateko erlojupekora arte bere horretan jarraituko dutela uste dut. 5. etapak amaiera bihurri samarra izan arren ez zait iruditzen sailkapen nagusiko aurrenekoen artean diferentziak […]

Igandean Paris – Roubaix

Gehienok Euskal Herriko Itzuliari begira gauden honetan ez dugu ahaztu behar proba garrantzitsuak ari direla korritzen munduko beste parte batzutan. Esaterako atzo Gante – Wevelgem handia korritu zen, Thor Hushovd norvegiarraren garaipenarekin. Bertan elkar ikusi zuten igande honetan Paris – Roubaix lasterketa handian lehiatuko diren hautagai nagusienak. Urteko lasterketarik “arraroenetakoa” dugu Paris – Roubaix klasiko […]