Euskal txirrindularien ordua

Apirilaren 3an Irunen hasi eta 8an Zallan amaitzen den Euskal Herriko Itzulia gainean du. Gerturatzen ari da, beraz, euskal txirrindulari askorentzat urteko egutegiko helbururik nagusienetako bat. Etxean korritzeaz gain, munduan dauden astebeteko itzulietatik ere hoberenetarikoa dugu gainera honako hau. Urteak joan, urteak etorri, munduko txirrindulari onenak biltzen dituen proba, udaberriko klasikoak edo Giro helburutzat duten hainbat eta hainbat txirrindulari biltzen diren proba.

mayo.jpgEta txirrindulari guzti horien artean euskal txirrindulariak ditugu. Jakina, bakoitza helburu desberdinekin, batzuk sailkapen orokorra irabazi edo poztu ona egin asmotan, beste batzuk etapa garaipena lortzekotan eta beste batzuk euren talde buruei lagundu edo eguneko ihesaldietan sartu eta ezusteko garaipen baten bila doazenak. Azken urteetan irabazteko gai izan diren Aitor Osa edo Iban Mayo adibidez hor izango ditugu, irabazi asmoz ziurrenik, Igorreko txirrindularia azken egunetan ematen ari den hobekuntzaren zantzuak berresteko asmoekin. Berauen maila berdinean jarri daitezke, zergatik ez, Egoi Martinez, Patxi Vila edo Koldo Gil ere eta Itzuli osoan zehar euren protagonismo momentua izan dezaketen gehiago ere badira, Zubeldia, Camaño, Bru, Garate edo Galparsoro esaterako. Continue reading “Euskal txirrindularien ordua”

Euskaldunen beste garaipen bat

Alberto Martinez laneanGaur arratsaldean Alberto Martinezek (Agritubel) erlojupeko bikaina egin du eta maila handiko txirrindulariei aurre hartuz Nazioarteko Kriteriumeko 3.etapa irabaztea lortu du. Ederra garaipena!

Kriteriuma Ivan Bassok irabazi du eta bai mendian nahiz erlojupekoetan bikain moldatzen dela erakutsi digu. Baina honek zer egin nahi du? Martxoan garaipenak lortu, maiatzean Giroa irabazi eta uztailean Tourra ere bai? Jarrera oso arriskutsua iruditzen zait baina ikusleentzat horrela hobe!

Ullrich Giroan izango dugu

Pozgarritzat hartu behar genuke Jan Ullrich alemaniarraren maila duen txirrindulari batek Italiako Giroan parte hartu behar duela jakiteak baina Frantziako Tourrak hainbesteko indarra duen eta askoren urteko helburu bakarra den momentu honetan, berri honek niretzat indar guztia galdu du. Izan ere, garbi dago alemaniarra Girora kalitatezko kilometroak egitera doala, beti ere bere burua uztailera begira jarrita. Ia behintzat egunen batean bere maila ikusteko moduan garen baino egia esanda, harrituko ninduke.

ullrich.jpgAskoren hitzetan, uztailean Frantzian arerio nagusia izan daitekeen Ivan Basso ere Giroan izatekotan da, honen kasuan ordea irabazteko asmoarekin, bere talde zuzendaria den Bjarne Rijs daniarraren gomendioei kasurik egin gabe. Rijsek, Armstrongen falta dela eta, italiarrak helburu bakarra izatea nahi omen zuen, Frantziako Tourra, baina Ivan Bassok ez du Frantziara aurretik Giroan irabazteko saiakera egin gabe joateko asmorik. Mentalitate aldetik behintzat desberdintasun galanta. Continue reading “Ullrich Giroan izango dugu”

Txente irabazle eta Urtasun bigarren Salamankan

Txente GarciaGaztela-Leongo Itzuliko 3.etapa, Txente Garcia nafarrak (Caisse d’Epargne – Illes Balears) irabazi du. Azken kilometroan tropeletik ihes egin eta 2 segunduko abantailarekin tropelari aurre hartuta iristea lortu du. Ez da txirrindulari garailea baina bere potentziari esker garaipen ederra lortu du. Gainera, bere atzetik, tropelari denbora emanaz beste nafar bat, Pablo Urtasun (Kaiku) urdiaindarra sartu da. Beraz, etapa ikusgarria izan ez den arren euskaldunentzat oso etapa emankorra izan da.