Koldo Gil: 'ProTour Ligako itzuli txikiak dira nire erronka aurten'

(Berria 2006-02-15)

Txirrindulari burlatarrak lan bikaina egin zuen iaz, batez ere, astebeteko itzulietan. Andoni Urbistondok Berrian dioen bezala iazko euskal txirrindulari onenetarikoa izan genuen. Aurten, Saunier Duval taldera joan da kirol arloan hazteko aukera gehiago izango dituelakoan. Oraingoz, Matxinek, taldeko zuzendariak, gustuko egutegia osatzeko aukera eman dio eta gustura da. Aurtengo erronka, Euskal Herriko Itzulian, Romandian eta Suitzan lehen postuetan ibiltzea du. Ikusi egin beharko da talde berrira nola egokitzen den baina uste dut berak begiz jotako itzuliren bat irabazteko lehian ibiliko dela. Hik zer diok Aritz?

Zerk huts egin zuen Euskaltelen iaz?

EuskaltelLaranja koloreko txirrindularien iazko iharduera benetan eskastzat jotzen du txirrindulari zale mordo batek, beraien artean neuk. Ez da ulertu erraza urte batzuk lehenagoko talde berberarekin (fitxaketa batzuk gehitu beharko genizkioke gainera…) egon den maila aldaketa izugarria. Beste taldeak gora egin dute eta laranjazkoek aurreko urtetatako bere maila horretan jarraitu dute? Edo Euskaltelekoak izan dira maila jeitsi dutenak? Arrazoiak ez daude hain garbi eta ez da bidezkoa zenbait zaleek medikuaren iskanbilarengan (gogoratu Losa medikuaren kasu guztia) aurkitu duten lotura zuzena. Ez dut ukatuko nik hori izango zenik arrazoietariko bat, baina sekulan ere ez arrazoi bakarra. Planifikazio aldetik hutsune handiagoa ikusten nuen eta hara non Igor Gonzalez de Galdeano fitxatu duten betebehar horretarako.

Ikusiko dugu zerbait aldatzeko gai den baina printzipioz behintzat gauzak nahiko garbi ekarri dituenaren susmoa daukat, txirrindulari bakoitzarentzat denboraldirako plan pertsonalizatu bat, bakoitzak denboraldiko zein garaitan bere sasoi punturik hoberenean egon behar duen jakiteko. Continue reading “Zerk huts egin zuen Euskaltelen iaz?”

Denboraldi erdia uztailera begira?

Frantziako TourraJakina da azken urteetan modan dagoen jarrera bat dela baina ez nago batere ados urte osoa Frantziako Tourrari begira pasatzen duten txirrindulari eta berauen zuzendariekin.

Orain dela urte gehiegi ez zela Greg Lemond izan zen moda hau abian jartzen, hala ere modu batean ulertu daiteke Estatu Batuetan txirrindularitzak garai hartan jarraipen txikia zuelako, eta zuen apurra Tourrak bakarrik zuelako.

Baina ordutik gaur arte egoera askoz gehiago larritu da. Nola liteke urtean zehar lasterketa mordo bat irabazi edo behintzat irabazteko aukerak izan eta denboraldi osoa uztaileko lasterketara begira pasatzea. Norbaitek ulertzen al du zenbait txirrindulariren aukera hori? Continue reading “Denboraldi erdia uztailera begira?”

Tranpetan dabilenari… zigorra!!!

Roberto HerasOraingo honetan Roberto Heras izan da, baina ez da ez lehenengo ez eta azkenekoa izango doping munduan sartuta ikusten den kirolaria. Alde batetara utzita txirrindularitza eta beste kiroletan dopingari ematen zaion tratamendu desberdina (gai honek beronek luze hitz egiteko adina emango liguke), argi dagoena da horrelako kasuek, Heras berari aparte txirrindularitza osoari kalte egiten diola.

Espainiako Itzulia hainbeste aldiz irabazi eta hain sona handia duen txirrindulari baten doping kasua beti izango da tropeleko beste askorena baino entzutetsuagoa baina kasu honetan, analisiaren inguruan sortutako iskanbilak oraindik eta famatuagoa egin du kasu hau.

Zale askoren ahotan entzun daiteke: “txirrindulari denak goraino hartuta doaz”. Ez zait justua iruditzen esaldi hau. Bestela, nola liteke urtean izaten diren ehundaka analisietatik apur batzuk bakarrik positibo ematea? Hori al da doping-a jeneralizatuta egotea? Egin ditzatela txirrindularitzan egiten diren analisi kopuru berdina futbolean, atletismoan, igeriketan edo beste edozein kiroletan eta egindako analisien positiboen % ikusi ondoren hitz egin beharko genuke. Hala ere esan dut nahiago dudala gai hau aparte utzi. Continue reading “Tranpetan dabilenari… zigorra!!!”