Saganek ez zuen bigarren izan nahi

Sagan munduko txapeldun berriaAmaitu berri dira Richmondeko Munduko Txapelketak eta elite mailan hauek ditugu txapeldun berriak:

– Emakumezkoetan erlojuaren kontra: Villumsen (Zelanda Berria)
– Gizonezkoetan erlojuaren kontra: Kiryienka (Bieloerrusia)
– Emakumezkoetan errepidean: Armitstead (Britainia Handia)
– Gizonezkoetan errepidean: Sagan (Eslovakia)

Azkena jokoan gizonezkoen errepidekoa izan da, Iosuk aurrertu zigun udazkeneko “La Primavera”. Ez zebilen ez Iosu oso erratuta bere azterketan, baina beharbada bilakaeran gutxik espero genuen Saganek horrela irabaziko zuenik.

Eslovakiarrak helmugarako 2-3 kilometrotara jo du erasoa, harbidetako azken muinoan. Ez du lasterketa osoan bere burua erakutsi, baina hor bai. Eraso gogorra non Van Avermaet eta Breschel iritsi ezinda geratu diren, tropel nagusia eta eslovakiarraren tartean. Beharbada Breschelek erreleboren bat eman izan balio Van Avermaeti gai izan zitezkeen Sagan harrapatzeko, baina ez da horrelakorik izan. Saganek garbi zuen ez zuela esprintean arriskatu nahi eta bikain eutsi dio tropel nagusiari ateratako tarteari. Amorrazioz helmugaratu da aurten makina bat aldiz bigarren izan den txirrindulari bikain hau.

Tropel nagusiko esprintean Matthews eta Navardauskas izan dira hurrenez hurren zilarrezko eta brontzezko dominak eraman dituztenak.

Lehen euskalduna Ion Izagirre izan da eta esan talde espainiarraren mesedetan bikain aritu dela lanean, tropel buruan zenbait unetan lanean ere ikusi dugularik.

Ea hurrengo urtean Saganek ez duen ostadar maillotaren malefizioaren eraginik jasaten!!

Argazkia: @richmond2015

Wiggle-Honda: emakumezkoen Team Sky?

Wiggle Honda-SkyUrtarrilean, Londres-en, jaio berri zen Wiggle-Honda taldea aurkeztu zutenean, sortzaile eta arduradun den Rochelle Gilmore australiarrak, garbi esan zuen: “Epe luzerako proiektua da hau. Utz gaitzazue lasai lanean. Ez dugu presiorik nahi.”

Baino berriki “La Route de France” n lorturiko emaitza apartak, eta neurri haundi baten ezustekoak, talde britainiarra guztien ahotan jarri du. Apurrak besterik ez dizkiete utzi gainontzekoei. Izan ere, Johansson-ek irabazitako atarikoa salbu, gainontzeko 7 etapak eta sailkapen nagusia Gilmore-n neskentzat izan dira.

Continue reading “Wiggle-Honda: emakumezkoen Team Sky?”

Judith Arndt-en azken gotorlekua

Tituluaren defentsan eta bere azken erlojupekoaren aurrean. Ataka hortan bizi izan du Arndt-ek gaurko lehia, bere ibilbide luze zein ederrari tamainako bukaera eman nahian. Eta zama hau gainean eramanda, ulertzekoak dira helmugaratzean esandakoak: “Lasaitu polita hartu dut, azken marra gainditzean”. “Ez da erraza izan hainbeste lasterketa lehiatu eta prestatzea, batez ere azken urteotan”.

Arndt-ek, bere loraldian, egutegi luze-zabala mendean hartua zuen. Egun anitzeko, zein bakarreko, erlojupekoak zer esanik ez, lasterketa ia guztietan zen lehiakor. Azkenaldian, baina, bere baliabideak neurri baten kamustu egin direla aitortu behar da. Belaunaldi berrien kontrako defentsa, geroz eta nekezagoa egin zaio. Baino bada gotorleku bat, azken egunerarte, Arndt-ek entregatu ez duena: erlojupekoak.  Eta horri esker, ortzadarra soinean agurtu zaigu, hain ondo menperatu duen disziplinan. Continue reading “Judith Arndt-en azken gotorlekua”