#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#55 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2012. Errepasoa

Asier Sukia (@sukigalp), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012aren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan 2012ko Paris-Niza honek eman duenaren inguruko errepasoa egiten dute, baita Tropelako lehiaketak ze emaitza eman dituen ere aztertzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.

Continue reading “Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke”

#40 Tropela.net podcastak: 16. etaparen kronika

Axier Sukia, Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorekin (@elizaso) Tourreko 16. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Zalantzarik gabe aipagarriena Hushovdek bigarrengoz lortu duen etapa garaipena izan da, baina ezin ahaztu oilarren arteko lehia hori ere. Izan ere Contadorrek 2. mailako mendatean erasoa jo du eta bere arerio zuzena de Andy Schlecki minutu inguruko denbora ateratzea lortu du. Ez zirudien ezer asko eman behar zuenik gaurko etapak baina guztiz kontrakoa izan da podcastean entzun dezakezuen moduan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#37 Tropela.net podcastak: 14. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 14. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Eguneko ihesaldi handia izan den arren, garaipena tropel nagusian zen Vanendertek eskuratu du. Honenbestez Omega Pharma Lotto taldearen hirugarren garaipena da gaurko Tour honetan. Ihesaldi handi horretan Gorka Izagirre, Ruben Perez eta Xabier Zandio euskaldunak ziren. Gainera Ormaiztegikoak bere burua nabarmendu du etapan zehar. Continue reading “#37 Tropela.net podcastak: 14. etaparen kronika”