Badirudi ez zirela hain txarrak

Gaurko honetan utziko didazue pixka bat luzatzen eta aldez aurretik horregatik barkamena eskatzen dizuet. Baina uste dut jorratuko dudan gaiak merezi duela eta gainera zenbait gogoeta sakon egiteko parada dela iadanik errepideko txirrindularitza denboraldia ia-ia amaituta dagoenean. Gogoratu Tropela.net-en urteko azken lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dela: Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, horren inguruan ere berri emango dugu, nola ez, leku honetan.

Geox taldearen inguruan gogoeta batzuk bultzatu nahi ditut. Vuelta amaitu da eta askorentzat sorpresa izan da sailkapen nagusiko irabazlea. Tropelako kinieletan faboritoen artean zeuden Wiggins, Nibali edo Igor Anton bera. Hirurek ezin izan diote aurtengo edizioaren garaileari aurre egin: Juanjo Cobo, Geox taldeko kantabriarra (Tropelako kinieletan soilik % 12,5ak aukeratu zuen txirrindulari hau).

Continue reading “Badirudi ez zirela hain txarrak”

Riccò kartzelara eta Saunier etxera

Ricc�ren positiboa TourreanVDB adiskideak eman digu Ricc�ren positboaren berri. Ezusteko latza txirrindularitzarentzat zalantzarik gabe eta Beltran eta Due�asek zeresana eman badute azken egunotan, Ricc�renarekin errematatu delakoan nago. Aurreko artikuluan ia bi espainiarrak azkena izango al ziren galdetzen nuen, baina garbi da ezetz. Eta beharbada ez da italiar gaztearekin amaituko. Continue reading “Riccò kartzelara eta Saunier etxera”

Zer gertatzen ari zaio Saunierri?

fs029.jpgIkusita Martxante madrildarra ez dela errekuperatu –ultzeradun kolitisa–, Saunierrek Tourrera Ricco eramatea erabaki du. Oso erabaki bitxia. Beraz, Giroan horrenbeste espero genuen Ricco-Piepoli binomioa Frantzia aldean ibiliko da. Biak ere, egun asko lehiaketatik kanpo egon ondoren: Piepoli erorketek utzitako ondorioetatik errekuperatzen ibili da eta Ricco ez da lehiatu Giroa bukatu zenetik.

Saunierrek ez daki zer egin urteari buelta emateko; izan ere, iaz egin zutenarekin alderatuta, aurten agertu ere ez dira egin, Ricco-Giroa alde batera uzten badugu. Hortaz, Tourrerako ez dugu askorik espero. Zer gertatzen ari zaio Matxinen taldeari?

Argazkia: cyclingnews.com

Mayoren laginak

Euskal txirrindulari asko ginen abuztuaren 20a noiz iritsiko ote zen zain, hori izango baitzen Mayoren kontraanalisiaren berri emango zigun data. Prentsan begiratu genuen, internet sarean webguneetan surfean aritu ginen, irrati-telebistei harreta berezia jarri genien, baina abuztuko aste harek kontraanalisiaren berririk ez zigun eman. Mayo Giroan

Denborak aurrera egin zuen eta Mayok Kalakan eginiko agerraldi publikorarte ia ahaztu zitzaidan Igorrekoa kontraanalisiaren zain zela. Gainera kasualitatez parean tokatu zitzaidan eta hamar minutu besterik ez nituen ikusi. Nire artean nion: “oraindik ez dute emaitzik eman? Positibo eman zuenean azkar asko bidali zuten ba etxera bizkaitarra!!”. Adi-adi entzun nituen bere adierazpenak, eta egia esan sentsazio txarra jaso nuen. Beharbada kazeta mundua ez da Iban gustura mugitzen den lekua (gogoratu Frantziako Tourreko motoko kamaralaria) eta nire iritziz ez zen gai izan bere burua behar bezala defendatzeko. Nik behintzat ez nion sinistu. Continue reading “Mayoren laginak”