#413 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 16. etapa

Kämnak (BOH) azkenean lortu du Borak hainbeste desira zuen etapa garaipena

Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko.

Hau eta biharko etapa garrantzitsuak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#350 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 9. etapa

Gaur jokatu da 2019ko Frantziako Tourreko 9. etapa eta ihesaldia izan da protagonista. 15eko tropeltxoan euskal ordezkari bat izan dugun, Romain Sicard (TDE), baina etapa irabazteko gauza izan dena Impey (MTS) hego afrikarra izan da. Iheslariek 16 minutu inguruko tartea atera diote tropeltxo nagusiari, baina edonola ere Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue hau.

#341 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra

Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) elkartu dira denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaren podcasta grabatzeko: Frantziako Tourra.

Hirukoteak 106. edizioa izango den ibilbideari errepaso bat ematen diote, lasterketaren inguruan jakin beharreko gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dituzte, eta bereziki Tropelako multzoen azterketa zehatza egiten dute. Seguru kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela!

Hemen dituzue podcastean aipatzen ditugun Telegrameko estekak:

#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) jarraitzen du.

#127 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 15. etapa

Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.