567 Tropela.eus podcastak: 2024ko Ardenetako Hirukoa

Igande honetan Amstel Gold Race klasikoekin ekingo zaio aurteno Ardenetako Hirukoei. Bi, izan ere gizonezko zein emakumezkoen kinielak prestatu beharrean baikara. Gogoratu kiniela berarekin hiru klasikoetan arituko garela puntuak biltzen: Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Liege-Bastogne-Liege.

Podcast honetan Lander Garroz (@landergarro) eta Egoitz Lizasoz (@elizaso) gain, gonbidatu berri bat izan dugu: Mikel Astarloza. Mikelekin batera, gizonezkoen kiniela eta egunotako txirrindularitzaz aritu gara, baita emakumezkoen kinielaren inguruan partzialki bada ere. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

[audio mp3=”https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/567_Tropela_2024ko_Ardenetako_Hirukoa.mp3″

Podcastera harpidetu

Kreuzigerren lehen klasiko handia

Kreuziger helmuganSaxo Bank-Tinkoff taldeko txekiarrak irabazi du Amstel Gold Race. Bakarrik helmugaratu da. Valverde izan da azkarrena pelotoian, 22 segundora eta Gerrans hirugarren izan da. Taldetxo horretan, besteak beste, Henao kolonbiarra, Gilbert Munduko Txapelduna, Mollema holandarra eta Gasparotto italiarra –iazko garailea- sartu dira.

Inolako zalantzarik gabe oso garaipen garrantzitsua erdietsi du Kreuzigerrek, eta agian bide berri bat urratzen hasi. Izan ere, igotzaile ona da txekiarra. Eta erlojuz kontra ere itxuroso moldatzen da. Horrek, baina, ez dio balio izan hiru asteko itzulietako podiumik zapaltzeko; bereziki handia izan zen iazko Giroan jasotako zaplastekoa. Etapa irabazi zuen Alpe di Pampeagon, bai, baina bezperan minutu asko galdu eta agur esan behar izan zion sailkapen nagusiari. Beharbada, klasikoetan bide oparoa urratuko du Kreuzigerrek aurrerantzean. Continue reading “Kreuzigerren lehen klasiko handia”

Hamar urte ez dira alferrik igaro

Hementxe da World Tourra. Australiako epeletik iritsiko zaizkigu denboraldiko lehen notiziak. Txirrindulariek lehenengo pedalkadak emango dituzte Australia aldean, Tour Down Under lasterketan. Oso lasterketa berezia izango da bereziki Mikel Astarloza sanpedrotarrarentzat, izan ere, aurten 10 urte beteko dira itzuli hori irabazi zuenetik. Continue reading “Hamar urte ez dira alferrik igaro”

Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…

Joaquim RodriguezGaur ospatu da 2012ko Vueltako 12. etapa, Pontevedra eta Ezaroko begiralekuaren artekoa. Ohitura bihurtu denez Espainiako Itzuliko edizio honetan antolatzaileek etapa garaipena erabakitzeko azken kilometroetan aldapa oso pikoa jarri dute (batez besteko % 15 aldapa, gehienez % 30 ).

Polemikoa izaten ari da ibilbidea. Iosu Garate lagunak argitaratutako azken postean eztabaida hori ikusi ahal izan da. Normala den bezala, gai honen aldekoak eta kontrakoak ditu. Continue reading “Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…”

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.

Hona hemen kaltetuen zerrenda:

Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.

Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.

Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan zauri larria. Ebakuntza egin behar diote.

Poels (VCD): hiru sahiets hautsita izateaz gain, giltzurruna, birikak eta bazoa kaltetuak.

Continue reading “Carnage!!”