#376 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 14. etapa

San Bennettek (BOH) beste etapa garaipen bat lortu du

Kantabriatik Asturiaseko bidea hartu du Espainiako Vueltak gaur jokatu den 14. etapan. Esprinterren taldeek kontrolpean izan dute sortu den ihesaldia eta Sam Bennett (BOH) izan da garailea. Hori bai, esprinta azken kilometroan izan den erorikoak baldintzatu du. Badirudi horien guztien artean Mezgec (MTS) izan dela kaltetuena. Sailkapen nagusikoak erorikoan ere izan arren, ez dirudi inongo zauri kezkagarrik izan dutenik. Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Gaurko etapa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruan hitz egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#366 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 3. etapa

Bennettek (BOH) irabazi du esprintean amaitu den Vueltako lehen etapa

Gaurko Espainiako Vueltako 3. etapa esprintean amaitu da eta garaipena Bennettek (BOH) lortu du Theuns (TFS) eta Mezgecen (MTS) aurretik. Aipatzekoa Jon Aberasturik (CJR) laugarren postuan helmugaratzea lortu duela onenekin batera. Aurpegiaren beste aldea Gaviriak (UAD) erakutsi du helmugarako 40kmra aurkitzen zen igoeran tropelari jarraitzeko gauza ez baita izan eta, taldekideen laguntza izan badu ere, ez da gai izan tropelean sartzeko.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) errepaso podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Giant-Shimanoren uzta, fruituak eman eta eman

Irlandar asteburuaren ostean, eta ostiralean Garmin-Sharp taldeak izan zuen zorigaiztoko erorketaren ondorioak alde batera utzita, hizketagai bakarra dago azken orduotan Italiako Giroaren inguruan: Marcel Kittelen garaipenak, eta batez ere, Dublingo helmugan egindako berebiziko erakustaldia. Bi garaipenak, gainera, sprint antolatu baten gidaritza baliatu barik bereganatu ditu. Honek bere gaitasunaren maila goratzen du, taldearen lana zalantzan jar lezakeen hein beretsuan.

Albaina, Giant-Shimanoren lanak orain arte eman dituen fruituak ukaezinak dira. Taldeak mota guztietako sprintetan lortutako emaitzak hor daude, eta Kittelek berak behin baino gehiagotan bere onespena erakutsi izan du taldearen bideratzaile-trenaren inguruan hitz egiterako unean.

Marcel KittelSprintetako metodologiaz haratago, ordea, urtez urte egindako lan zuzen eta eraginkorrari erreparatu behar zaio egitura herbeherearraren arrakastaren gakoak bilatzen hasita, jakina, sprintetan bere gailurra erakusten duena. Izan ere, 2009. urtean Frantziako Tourrak Skil-Shimano xumea gonbidatu zuenean, inork gutxik esperoko zuen bost urteren buruan nazioarteko tropeleko erreferenteetako bat izango zenik. ASOk taldearen ibilbide eredugarria saritu nahi izan zuen orduko hartan, eta era berean jakina zen UCIren gustokoa ere bazela. Normaltzat jo beharreko egoera, taldeen hazkunde eta desagertzeak inbertsore handien mugimenduek baldintzatzen dituzten kirol honetan.

Continue reading “Giant-Shimanoren uzta, fruituak eman eta eman”