Aldapan gora doa Ben Hermans

Hermans Green Mountainen etapa garaipena lortzenAskok Flandriako Brabantse Pijl klasikoa irabazi zuenean izan zuten Ben Hermans belgikarraren berri. 2015ean izan zen eta BMC taldearen maillotarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen, Matthews eta Gilberten aurretik. Berarentzako mugarri izan zen lorpen hura, eta ordutik bere diziplina talde lana, ehiztari sena eta erlojuaren kontrakoetan lehiatzea izan da. Continue reading “Aldapan gora doa Ben Hermans”

Garaiz dabil

Igor AntonBaieztapen ofiziala falta zen eta hura ere iritsi da azkenean. Igor Anton, Omar Fraile bezala, Hego Afrikako Dimension Data (lehengo MTN-Qhubeka) World Tourreko taldean ariko da 2016an. Hein batean behintzat, ustekabean harrapatu gaitu albisteak. Azken urteetan Movistarren aritu eta gero, Galdakaoko txirrindulariaren etorkizuna airean zegoen, guztiz, eta erretiro hitza ere entzun da azken aste eta hilabeteetan. Zorionez, pedalei eragiten jarraituko du Igor Antonek. Urteak joan dira Antonek Espainiako Itzulian eta Giroan besoak altxatu zituenetik. Mina ematen du gogoratzeak 2010eko Espainiako Vueltan gertatutakoa. Anton lider zela erori eta etxera joan zen eta Nibali izeneko gazteak irabazi zuen itzulia. Handik aurrera, dir-dir egin du italiarrak han eta hemen. Igor Antonek, aldiz, eutsi zion 2011n: Zoncolanen Giroko etapa irabazi zuen eta etxean, Bilbon Espainiako Vueltakoa poltsikoratu zuen. Continue reading “Garaiz dabil”