Zergatik dituzte Rojas, Amador eta Oliveirak 35 puntu atzoko etapan?

Rojas lider jantzi zuten uneaAtzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan zehar bere bi kideei eta jokabide hau arauz kanpokoa dela iritzi zuten epaileek. Ondorioz 3 minutuko zigorra ezarri zieten hiru txirrindulariei.

Movistar taldea Voltako 2. etapan helmugaratzenHonek eragina zuzena izan du sailkapen nagusian. Lider moduan janzten Rojas ikusi bagenuen ere, zigorraren ondoren, Valverdek eramango du gaur soinean eta murtziarra izango da liderra. Baina etapako sailkapenean ez du eraginik zigorrak.

Taldekako erlojuaren saioetan taldeak dira sailkapenetan agertzen direnak. Atzoko sailkapenean Movistar izan zen garailea, atzetik BMC eta ondoren SKY. Gure puntuazio sistemaren oinarria talde horretako kide guztiei puntuak ematea da, nahiz eta beranduago helmugaratu etapan bertan – hori da ezinbestekoa puntuak jasotzeko, etapa amaitzea. Zergatik? Garbi dugulako kide guztien lanari esker lortzen duela taldeak emaitza eta ez soilik denbora markatzeko behar diren txirrindularien lanari esker. Horrenbestez, atzoko kasura bueltatuz, nahiz eta Rojas, Amador eta Oliveirak zigorra jaso, talde irabazleko kide izateagatik dagozkien 35 puntuak zuzenak direla baieztatzen dizuegu.

Costa Ricako heroia

amador_madonna_di_campiglio_(movistarteam)

Astebete pasa da Giroa amaitu zenetik eta jada urrun geratzen da Giroa. Dauphiné hasi berri da eta laster izango dugu ere Tourra gainean. Gaurko honetan ordea tropelak Italian igaro dituen hiru asteek utzi diguten protagonistetako bat ekarriko dut gogora: Amador.

Continue reading “Costa Ricako heroia”

Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe

Beñat Intxaustik etapa garaipena 2015ko GiroanAzken egun hauetan, Italiako Giroa tarteko, hainbat zale irakurri ditut sare sozialetan Euskaltel-Euskadiren falta gogorarazten. Euskaldunak inoizko Girorik onena egiten eta talde euskaldunik World Tour-ean ez izatea ze nolako galera izan den aipatuz. Ai!! Zer ez ote genuen egingo euskal talde batekin… Badirudi etapa erdiak eta sailkapen orokorra ere eskuratu ahal izango genituela….Eztabaidarako ematen du behintzat. Continue reading “Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe”

Aruk egin ezin duena Mikel Landak

Mikel Landa nagusi Madonna Di CampiglionGaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Continue reading “Aruk egin ezin duena Mikel Landak”

#61 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Bigarren astea

Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:

– Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak
– Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal.
– Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?