#563 Tropela.eus podcastak: 2024ko Strade Bianche

Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasikoa, bai emakumezko zein gizonezkoena, Tropelako denboraldi honetako lehen bi lehiaketak.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

Ez Boran ezta Visman ere, Uijtdebroeks Euskaltel taldean izango da 2024ean [inozentada]

Nahasmen eta saltsa handia sortu da Uijtdebroeks belgiar txirrindulariarekin bere etorkizuna dela eta. Boraren X sare sozialean belgiarrak kontratua duela 2024ean ere taldearekin eta bertan jarraituko duela, fitxatu berri duten Roglic-ekin batera. Aldiz, Visma taldeak sare sozial berean kolore hori-beltzekin arituko zela zioten. Pentsa, tentsioak baretze aldera, UCIk berak ere komunikatu ofizial bat argitaratu beharrean aurkitu zela.

Urtea ez da oraindik amaitu eta affair hau ere ez. Tropelakook Uijtdebroeks-ekin egin dugu topo Labraza herrian, araban. Mutila Orbea bizikleta batekin zebilen eta buruan Euskaltel-Euskadiko kaskoarekin, nahiz eta oraindik jantzia Borakoa zuen.

Galderak egiten hasita, bere amona Labrazakoa dela esan zigun eta beti izan duela Euskal Herriarekiko horrelako maitasun bat. “Txikitan hemen izaten nintzen Labrazako maldetan bizikletan gora eta behera” kontatzen zigun farrez eta gogoan dituela Euskaltel-ek lortutako hainbat garaipen gogoangarri, eta horregatik egiten zuela beti amets talde laranjan aritzearekin.

Guk gure harridura erakutsi diogu izan ere Euskaltel-Euskadira joanda WorldTour mailatik kanpoko talde batean aritzea suposatzen du. Cianen esanetan, ordea, horrek motibazio bikoitza eragiten diola. “Asko hitz egin nuen Boran Sergio Higuitarekin Euskaltelez, bera bertan izan baitzen, eta asko gozatu zuela esaten zidan. Nik enbidiaz entzuten nion, noski, berak ere bai baitzeukan nire sustraien berri. Baina horrela, seguru naiz mailaz igotzen lagunduko dudala eta garaipen gogoangarriak eman”.

Zorionik onenak opa genizkion eta elkar agurtu genuen, arabako herririk txikiena atzean utziz. Laster izango dira, beraz, azkenean Uijtdebroeks 2024ean laranjaz jantzita ikusiko dugunaren baieztapen ofizialak. Adi izan!

#557 Tropela.eus podcastak: 2023ko Strade Bianche

2023ko denboraldiko lehen klasikoa hemen da!

Aurtengo 🇮🇹 Strade Biancheko edizioetan, bai emakumezkoen zein gizonezkoen kinielatan, hautagai nagusien multzoan hiruna txirrindulari genituen baina azkenean emakumezkoetan Elisa Longo Borghini (TFR) eta gizonezkoetan Van Aert (TJV) izango ez direnez, buruz buruko bihurtu dira.

Podcast honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #3 | 2022/04. Usoa Ostolaza, Mikel Bizkarra eta solasaldia

Erlojupekoa #3

Hauxe duzue Erlojupekoaren 3. saioa. Oraingo honetan Usoa Ostolaza eta Mikel Bizkarra elkarrizketatu ditugu, biak ala biak Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Beñat Intxaustiren iritzia ere ekarri dugu gure txoko honetara.

Honetaz guztiaz gain, ohi moduan, solasaldia ere izan dugun Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Iban Perezen (@piban) eskutik.

Saioa Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola) apaindu du. Zeren zain zaude entzuteko?

#492 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 1. etapa

Alaphilippe (DQT) nagusi Tourreko lehen etapan

Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna.

Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusitasun handiz eta bera da lehen liderra. Sailkapen nagusiari begira galtzaileen artean Miguel Angel Lopez (MOV) eta Porte (IGD) lirateke nabarmentzekoenak.

Hau guztia eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu