SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean

SKY taldea TourrerakoGaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra.

Talde sendoa Froome-i bere hirugarren Tourra izan daitekeenaren lehian laguntzeko hautatuak izan dira bi euskaldunak. Pena izan zen Mikel Landak Giroari agur esan behar izana baina seguru gustu handiz hartu duela Tourrerako gonbita izan ere lehen aldiz izango baita Frantziako lasterketa handian lehian. Ez da kexu izango Froome horrelako bi txirrindulari puska aldamenean izanda!!

Hemen duzue txirrindularien zerrenda kinielatan zein multzotan dauden adierazita:

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.