Aitortzen dut

Patxi VilaEskerrik asko, Patxi. Zure egungo egoerak pena ematen digun arren, zaleok eskertzen dugu zure zintzotasuna eta erruduntasuna aitortzea. Beharbada berandu xamar, baina nire aitak dioen bezala: “berandu baina seguru”.

Euskadi Irratiko kideei ondorengo grabaketa hau ohostu diet. Espero dut horregatik ez haserretzea. Korte honetan Patxi Vilak bere aitortza egiten du Faktoria saioan. Dirudienez, kontzientziak bultzatuta. Dopingaren berria jaso eta 9 hilabetetara, denbora asko isilean egon eta gero egin du publiko bere egoera eta bere bertsioa. Gogoratuko zarete berria argitaratu zenean, gripearentzako zerbait hartu zuela zabaldu zen eta harek eragin ziola positibo ematea. Gaur testosteronaren deribatu batez kutsatutako aminoazido (legezkoak) batzuk hartzeak eragin omen zuen positiboa. Entzungai duzuen elkarrizketan, Kirol Kontseilu Gorenak aminoazido horien azterketaren txostena eskuartean omen du eta epaiaren zain dago. 9 hilabetez prebentiboki txirrindularitza profesionaletik baztertua epaia noiz jasoko zain.

Auziak oroar zalantza asko sortzen dituen arren, Patxi, nik sinisten dizudala esaten dizut. Pozten naiz erruduntasuna aitortu duzulako, nahi gabeko positiboa izan bada ere. Horrek, ondo diozun bezala, ez baitu inporta. Positibo bat agertu da, tarte txikiarekin bada ere (testosterona/epitestosterona erlazio muga 4koa bazen, 4,09 eman zuen Vilak), eta asumitu beharra dago.

Txirrindularitza eta txirrindulariek eskertuko dute emandako pausua. Seguru naiz laster izango dugula Elkartearen epaiaren berri eta denbora gutxi barruan Lampreko maillotarekin bizikleta gainean ikusiko zaitugula gainontzeko profesionalekin batera.

Patxi Vila berri bat sortu dela diozu elkarrizketan. Zalegoan sortu den mesfidantza handia da eta berriro ere sinesgarritasuna berreskuratzeko txirrindularitza berribat sortu beharra dagoelakoan nago. Eta hori, txirrindulari, talde, mediku, zuzendari eta txirrindularitza inguratzen duen guztien esku dago.

Patxi Vila Faktorian, Euskadi Irratian (1. zatia)

Patxi Vila Faktorian, Euskadi Irratian (2. zatia)

Patxi Vila Faktorian, Euskadi Irratian (3. zatia)

Patxi Vila Faktorian, Euskadi Irratian (4. zatia)

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.