Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)

etapa 21

2015eko Frantziako Tourrak gaur ixten du pertsiana. Beste behin iritsi da egutegiko zita garrantzitsuena hurrengo urte-arte agurtzeko ordua. Hasiera batean bazirudien Froomek (SKY) Pirineotan lasterketa erabakita utzi zuela baina Alpeetan, eta batez ere atzoko Alpe D´Huezeko etapan, Quintanak (MOV) zirrara jarri zion lasterketari. Zale moduan ezin kexatuko gara! Aipatzekoa da ere, bereziki harrigarria dela top10 barruan dauden txirrindularietatik bakarrik 3k ezagutu dutela garaipena.

Orain balantzeak egiteko ordua da, ondorioak ateratzeko ordua alegia.

Azken etapa hau denok dugu ezagun, eta ez du merezi ezer berezirik aipatzea. Nire ustetan ordea, Kristoff (KAT) bezalako txirrindulari batek, daraman denboraldia ikusirik, garaipen bat merezi du aurtengo Tourrean eta beraz nire faboritoa izango da.

Beste barik, eskerrik asko egunero gure aurre analisiak irakurri dituzuen guztiori. Nahiz eta gehienetan kukuak gaizki jo, saiatu gara etapa bakoitza tentuz aztertzen. Hurrengo urtean ikusiko gara berriz.

 

Gure faboritoak

3 bidoi Kristoff (KAT) [Kirolbeten 7,00], Greipel (LTS) [Kirolbeten 2,25]

2 bidoi Cavendish (EQS) [Kirolbeten 3,75], Sagan (TCS) [Kirolbeten 7,00], Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 10,00]

bidoi 1  Boasson Hagen (MTN) [Kirolbeten 50,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 30,00], Matthews (OGE) [Kirolbeten 50,00]