Euskaldunen aukerak

Beñat IntxaustiParis-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara.

Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da.

“Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta argi dago Euskaltelen zegoenetik hona erlojupekotan hobetuz joan dela.

Bere alboan, Intxausti bizkaitarra Andaluziako Itzulian emandako mailaren ostean (sailkapenean hirugarren Froome eta Contadorren atzetik), esan daiteke bere prestakuntza Girorantz dagoenez sasoiko dabilela Beñat.

Gorka Izagirre ormaiztegiarra Imanol Ervitirekin batera talde lanean ibiliko dela dirudi. Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldearen at, Romain Sicard lapurtarraren lasterketa gertutik jarraitu beharko genuke taldean Voeckler askatasuna izango duelako eta Rolland gabe baionarrak Europcarreko liderra izan daitekeelako.

Mikel Nieve eta Froome besarkatzenItalian, Nievek Froomen garaipena sustatzeko SKYtaldeak duen aktibo handienetariko bat da.

Jonathan Castroviejoren garrantzia aipatuko nuke bai lehen eguneko taldeko erlojupekoan bai azken eguneko saio laburrean ere.

Markel Irizar oñatiarraren lana Castroviejorenaren antzekoa izan beharko da Mollema eta Cancellara lasai eramanaz gain.