Denboraldi hasiera, Cavendish-en urtaro berria

Ez, Uztaila ez! Urte hasiera!

Eskerrik asko MarkPare bat urte badira Tourrean ez dabilela oso fin Cavendish, edo Cav, edo CVNDSH, edo horrelako zerbait. Izan ere, twitter-ean blokatu ninduenetik ezin izan dut bere eguneroko abentura eta pasadizoak jarraitu… Britainiar mediatikoa orain beste era bateko lasterketetan murgiltzen da buru-belarri. Edo hobekiago esanda, beste garai edo urtaro bateko lasterketetan: urtarrila-otsaileko denboraldi-aurre edo turismo-denboraldiko lasterketak alegia.

Aurtengoari so, Dubaiko itzulian sasoiko agertu dela dirudi Cavendish. Bi etapa irabazteaz gain, sailkapen orokorra ere poltsikoratu du. Emaitza polita Etixx – Quick Step talde handiarentzat, kontutan hartuta arabiar lurralde hauetan mugitzen den dirua. Kirol mailari dagokionez, aldiz, esprinter txikiaren garaipenak exkaxak iruditzen zaizkit, oso txiroa baita lasterketa hau. Errespetu guztia zor, Viviani, Lobato edo Guardini izan ditu aurkari, eta azken hauek ez dira bere mailakoak (oraingoz behintzat).

 

Garai politakTxirrindulari zale orok atzeman dugu Cavendish-en beherakada azken pare bat urtean. Tourra bezalako lasterketa batean urtero 5-6 garaipen lortzetik 2-3 lortzera pasa baita. Iaz, esku hutsik joan zen etxera. Beharbada bere errendimenduaren beherakadaren ondorio izango da, beharbada beste txirrindulari batzuen heldutasunaren ondorio, Kittel-en kasu. Alemaniar biogizonak 4na garaipen ditu azken bi urtetan eta Giroan beste 2 iaz. Pistar-ohia Turkia, Kalifornia eta antzeko mailako lasterketan garaipenak pilatzen hasi zaigu azken denboralditan, orain gutxi arte Greipel-en moduan.

 

Non daude nire taldekideak!Britainiar mediatikoak ez du ametsetako denboraldi hasiera izan. Gaviria kolonbiarrak San Luis-go itzulian irabazitako bi etapek (eta nola gainera!) pistar-ohiaren haserrea eragin zuten. Horrelakotan ohi duenez, bere haserrea besteen sorbaldetan utzi zuen, kasu honetan bere taldekideenean. Izan ere, Cavendish-ek ez du sekula bere indar edo abilezia ezagatik galtzen. Bere taldekideak, edo eta aurkariren baten maniobra itsusiren bat. Galdetu diezaiotela Haussler-i ea ze iritzi duen.

Cavendish-en urrezko iturria agortuta delakoan nago, eta bere taldetik ere ordezkapen bila hasiak dira. Taldeko manager Lefevere-k gazte kolonbiarra testatuko dutela agindu du otsaila bukaeran 2016an taldean izateko. Uztailak erakutsiko digu bere lekua gaur egungo tropelean…

Argazkiak: steephill.tv