#85 Tropela.net podcastak: Euskaltel taldearen desagertzea

Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Hibai Martinezek, Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan Euskaltel taldearen desagertzearen inguruan sakon aritzen dira lau solaskideak.

Euskaltelen desagertzearen berri aurreko astean jakin genuen ofizialki. Inork gutxi espero zuen hau gertatuko zenik. Podcast honetan solaskideek, ordea, seguraski entzun ez dituzuen iritziak ematen dituzte. Seguru oso interesgarri izango zaizuela.

Aurrerapen moduan, hona hemen jorratzen dituzten puntu nagusiak:

– Zer sentsazio eragin dizue albisteak?
– Talde xume batetik hasi zen taldea eta World Tour izatera iritsi da, mailarik gorenera. Noiz ikusi zenuten hain luzea izan den proiektu hau ez zihoala biderik zuzenetik?
– Zein izan dira taldearen jarraipenari amaiera eman dioten klabeak?
– Euskaltel enpresa eta erakunde publikoak. Errua beraiena izan al da?
– World Tour lizentzia 3 urterako izanik, ez al da posible beste babesle bat lortzea? Eta babeslerik gabe jarraitzea HighRoad edo Blancok egin izan duten moduan?
– Eta orain zer?

Zuen iritzia eman dezakezue post honetan bertan iruzkinak gehituta. Zein da zurea?

Argazkia: euskalteleuskadi.com