Txirrindularitza

Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa.

Eta ez, ez da akerbiderik behar izan. Ez da eski estazio bateko pistetan barrena joan behar izan lasterketa. Txirrindularitza klasiko eta ausartak eman dio lasterketari behar zuen etapa azkenean.

Etapa amaitzeko 50 bat kilometro falta zirenean, ‘La Hoz’ bigarren mailako mendatean erasoa jo du Contadorrek eta aurretik ihes eginda zihoan Paulinho taldekidearekin bidea egin dute (Made in Riis).

Atzean, Rodriguez Losadaren lana aprobetxatu nahian burua hotz joan da. Hotzegi beharbada, eta desabantaila 2 minutura joan zaio. 10 kilometro faltan Valverdek eraso egin dio, eta honek ere ihes eginda zituen Quintana eta Beñat Intxaustiren (azkenean 7. etapan) lana probestuz aurreraino iritsi dira. Rodriguez KO utzi du murtziarrak. Ordutik bukaerara (Moreno OUT, Menchov?) gurutze bidea kataluinarrarentzat. Ea erreakzionatzeko indar eta denborarik ateratzen duen, kostako zaio.

Aipatu baita ere Gorka Verdugoren etapa. Valverde (a ze superklasea) eta Henaorekin iritsi da 4. postu on bat lortuaz. Benetan aipatzekoa egiten ari den lasterketa. Bejondeiola hemendik!

Aurretik esan bezela eta amaitzeko, Contadorrek irabazi du etapa. Justu-justuan. Lidergoaren bila erasotu du, eta azkenean sari bikoitza lortu du, etapa garaipenaz gain hainbeste bilatu duen mailot gorria. Beno, beharbada hirukoitza, zalego handi baten bihotza irabazi baitu. Nirea horien tartean dago behintzat. Ez dut ahaztuko etapa hau pixka batean.

Gaurkoan, Contador handia bihurtu da. Bejondeiola.