Filosofiaz

Azken asteetan Euskaltel-Euskadik atzerritarrak fitxatzearen inguruko eztabaida pil-pilean sumatzen dut. Igor Gonzalez de Galdeanok egindako hainbat adierazpenek 2013an talde laranjak atzerritarrak izango dituela pentsatzera garamatzate. Honen aurrean, asko dira kritiko agertu direnak eta eztabaida ugariri leku eman diote, berdin kalean zein komunikabideetan edo sare sozialetan. Atzerritarren fitxaketa kritikatzeko gehien entzun dudan argudioa honek taldearen filosofiarekin apurtzen duela da. Filosofia? Zein da (izan da) ba orain arte filosofia hori?

Nik ez dakit. Ez dut uste dutenik ere. Are gehiago, niretzat talde baten filosofia ezin dezake ezaugarri bakar batek definitu, ezta gutxiago ere. Beraz, harriduraz entzuten ditut atzerritarren kontua hil ala bizikotzat jotzen dituztenen esanak. Orain arte euskal txirrindulariak bakarrik fitxatu izana, taldearen ezaugarri bat besterik ez da. Zale askoren bihotzetara iritsi dena, dudarik gabe, beste batzuek baino pisu gehiago izan dezakeena, noski, baina beste faktore bat besterik ez.

Ondorioz, atzerritarrak bai/ez erantzutea baino errazagoa egiten zait nire gustuko taldeak zein ezaugarri eduki beharko lituzkeen aipatzea. Orain ez dituztenak betetzen. Zuek ez zeniokete ezer gehiago eskatuko taldeari? Soilik atzerritarrak ez fitxatzea?

Argazkia: www.fundacioneuskadi.com