Jarraitu Milano-Sanremo lasterketa Tropela irratian

Ondo irakurri duzu. Hurrengo larunbatean, martxoaren 17an, Milano-Sanremo klasiko famatua Tropelak eskainiko duen zuzeneko streaming bidezko saioan jarraitu ahal izango duzue. Saioari arratsaldeko 15:15etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera).

Nola entzun dezaket saioa?

Saioa jarraitzeko aukera ezberdinak izango dituzue eta ondoren azaltzen dizkizuegu:

1. Web bidez

Tropela.net webgunearen sarreran jarriko dugu erreproduzitzaile bat eta bertan ‘play’ emanda jarraitu ahal izango duzue.

2. Mugikor edo tableta bidez

Mugikor edota tabletatako nabigatzaileek normalean ez dute mota honetako erreproduktorerik errekonozitzen, beraz, beste aplikazio batzuren beharra dago. Lasai, hemen azaltzen dizkizuegu aukera ezberdinak.

2.1. Android gailuetan

Android sistema eragilea duen gailu bat baduzue, Winamp aplikazioa gomendatzen dizuegu.

‘SHOUTcast’ botoiari eman eta ondoren URLa jartzeko eskatuko dizue. Jarri beharrekoa ‘http://giss.tv:8000/tropela.mp3‘ izango duzue.

Erreproduzitzeko aukerari eman beharko diozue entzuteko, baina gogoan izan larunbata 15:15a bitartean ez zaizuea konektatutko ez baikara emisioarekin hasiko ordura arte.

2.2 iPhone/iPod touch/iPad gailuetan

iOS sistema eragilea duen gailu bat baduzu, Fstream da behar duzun aplikazioa. Aplikazioa jaisteko egin klik hemen.

Aplikazioa irekitakoan, menuko ‘Favorites’ aukerari eman.

pantaila berri honetan ‘Add new webradio’ aukerako gurutze berdeari eman eta ondorengo lehio hau agertuko zaizu:

Izenean nahi duzun izena jar dezakezu, adibidez ‘Tropela’. Garrantzizkoena URLan jarri beharrekoa da: ‘http://giss.tv:8000/tropela.mp3‘.

Gogoratu martxoaren 17 arratsaldeko 15:15ak iritsi artean ezingo duzuela ezer entzun konexiorik ez baita izango.

Aukera hauekin ez duzue zertan ordenagailu aurrean izan irratsaioa jarraitzeko. Xehetasun gehiago ematen joango gara astean zehar. Ea esperimentu berri hau gustuko duzuen!