Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia

Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten.

Maiatzaren 6an azken urteetan ibilbiderik gogorrenetako izan duen Giroaren edizio berri bati eman zitzaion hasiera. Taldekako erlojuz kontrako batekin, HigRoad taldeak garaipena lortu zuen eta Pinotti lider jarri. Hurrengo egunean esprintean amaitu zen etapa eta Alessandro Petacchik Mark Cavendish-i gailendu zitzaion helmugan, hala ere australiarra lidergoa lortu zuen. Hirugarren etapan guztiok dakigun ezbeharra gertatu zen. Wouter Weylandt Passo del Bocco-ko jaitsieran bizikletan istripua izan eta zendu zen. David Millar sailkapen nagusiaren buruan jartzea edo Viciosok etapa irabazi izana garrantzia gutxi izan zuen. Hurrengo egunean Giro honek utziko digun iruditako bat ikusi ahal izan genuen. Etapa hasi baino lehenago minutuko isilunea bezperan hildako txirrindulari belgikarrarengatik, militar ohoreekin eta guzti, eta neutralizatutako etapa, talde bakoitzak 10 kilometro buruan egiten zuena erritmo lasaian eta amaieran Leopard-Trek-ekoek buruan igarotzen zutena helmuga Weitland-i omenaldia eginez. Egun horretan Leopard-Trek taldeko txirrindulariek Giroa amaitutzat jo zuten.

Bizitzak aurrera jarraitzen duen bezala Giroak ere berdin egin zuen. Hurrengo egunean polemikarako tartea izan genuen starrato-a sartu baitzieten ibilbidean txirrindulariei (asfaltatu gabeko bidea). Eroriko ugari eta ziklista ugari kexaka. Egun horretan garaipena Weening-entzat (Rabobank) izan zen eta sailkapen nagusian buruan jarri zen. Seigarren etapan Ventoso izan genuen garaile esprintean.

Horrela iritsi ginen lehen mendiko etapara. Tropeleko oilarrak mugituko ziren esperantza genuen ikusle askok bigarren mailako mendatean amaitzen zen etapan baina ez zen ezertxo ere pasa eta Raul adiskideak aipatu bezala, epikoa izan zen igoera batean De Clerq gaztea izan zen etapako garaile sailkapen nagusian aldaketa handirik gabe. Hurrengo egunean Giroko sorpresatako bat, amaiera italiar erara eta Gattok irabazi zuen etapa baina egun honetan azpimarratzekoa Alberto Contador azaldu zela lehen aldiz itzuli osoan eta faboritoei tartea atera ziela helmugan: bost segundu gehi 12 segunduko gainsaria.

Atzo jokatu zen zortzigarren etapa Siciliako uhartean eta horrekin ixten zen Giroko lehen astea. Etna mendatea igo behar zuten txirrindulariek bi aldiz, eta bigarren igoeran Alberto Contador nagusitasun handiz aurrera egin zuen gutxi gora behera sei kilometroren faltan, faborito guztiak atzean utzita: Scarponi, Nibali… Helmugan minututik gorako errentarekin maglia arrosa janztea lortu zuen.

Hau izan da gutxi gora behera asteak eman duena. Sentsazioa daukat txirrindularitzaz baino gehiago txirrindularitzaren kanpoko gaien inguruan gehiago hitz egin dela zortzi egun hauetan. Hasteko txirrindulariek jasaten duten arriskua errepidean. Honi lotua ibilbidearen gogortasuna eta ondorioz etapa batzuk berrikusiko dituztela. Zurrumurruak Etna piztu zelako eta again igandeko etapa ez zela jokatuko. Eta amaitzeko ostegunean UCIk egindako iazko tourrean egindako lista bat doping susmoak. Argi dago berriro gai batzuk komunikabideen lehen lerroan jartzea ez diola onik egiten txirrindularitzari horregatik uste dut orain dela garaia itzuli honetaz disfrutatzeko eta Milanen amaitu ostean gogoetak eta ondorioak ateratzeko garai hobeagoa izango dela.

Baina amaitu aurretik galdera bat egin nahi diet Tropelako jarraitzaileei: Uste duzue Contadorrek erabakita utzi duela itzulia? Nire erantzuna oso erraza: EZ. Milango azkeneko helmugara arte danetik pasa daiteke eta bestela galde iezaiozue Bassori, Menchov-i

Argazkiak: www.cyclingnews.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.